sábado, 7 de marzo de 2009

Inauteriak Herreran

Joan den ostiralean, otsailaren 27an, Herrerako auzotarrrek ohiko bilkura egin genuen, gure hiri alternatibaren defentsan. Oraingo honetan, inauteriak zirenez, “sardinaren ehorzketa” bialaren kontrako beste ekitaldi bat bihurtu genuen. Mantila, txano, lepoko eta dolumin jantziak erabiliz mozorrotu ginen. Ospakizun adierazgarri honetan, “apezpiku”, “apaiz” eta “mezamutilak” ere lagundu ziguten. San Luis enparantzarantz bideratu ginen gure kandela eta argi-zuzi genituela eta hileta musika entzunez. Horrela iritsi ginen tamalezko bial berriaren azpira hil kutxa gainean generaman sardina erretzera. Gure dolua erakutsi ondoren, berriro irriparra eta algara berrezkuratzeko, beldel errearen afari gozoa dastatu genuen, aurretik pentsatua genuen bezala.

Herripek eskertzen du auzokideen elkartasun azalpen berri hau eta auzoko jendea animatzen du hiri partzaidetza suspertzen duten bide hauek jorratzera. Era honetan, aurre egingo diogu hiri agintariek gure auzoan planifikatzen dituzten burugabekeriei, interbide berriak eraikiz.


No hay comentarios: