lunes, 7 de diciembre de 2009

ZER NAHI DUGU HERRERATARROK?


Iragarri genizuenez, astebukaera honetan gauzatu dugu "TALLER DE IDEAS: ZER NAHI DUGU HERRERATARROK?" ekimena, HERRIPE A.E. eta HIRIA KOLEKTIBOA arkitekto elkartearen eskutik.

Ostiral arratsaldean, ikuspegi anitzetik Herreraren geroaren eraikuntzari buruz ari izan ginen. Ariketa gisa, adibidez, partaide bakoitzak imajinatu behar zuen atzerrira joana zela epe luze batez (10-15 urte), eta bueltan, Herrerako ezer ikusi aurretik, deskribatu zer topa zezakeen egoerarik txarrerenean eta zer hoberenean. Espero zitekeen txarrena, ia parte hartu genuen denontzat, betiko gauza bider hamaika aldiz aurkitzea izango zela; etxetzar gehiago, berdegune gutxiago, Herrerarentzat ez diren azpiegitura gehiago, hornidura, zerbitzu gutxiago oraindik.

Bueltatu berria zenaren esperantza Herrera bere ingurunean bertakotua aurkitzean zetzan, bere pertsonalitatea berreskuratuta, komunitate txiki baten ezaugarri eta funtzio guztiak garatuta: zerbitzuak, ekipamenduak, hezkuntza zein osasun arlokoak, aisia zein kirolkoak, ...; herreratarra izatearen harrotasuna; berriz ere herri baten nortasunaren jabe.

Larunbat goizez, herreratarron bizi kalitatea hobetzeko ezinbestekoak diren lekuak, leku huts, leku degradatu, astiuneak, bistaratzera egin genuen txango. Leku horiek errekuperatzeak bere gizarte sarea indartzea suposatuko luke era berean; zaharturiko eta abandonatutako eraikin industrialak berbalioztatzea, Arrobitxulo parkea amankomunean konpartitzeko herreratarron eta intxaurrondotarren arteko proiektua, Herrera ipar-hego sortalde-sartaldera azpi zein gainetik gurutzatzen gaituen errepide sarea berrantolatzea, esate baterako.

Ondorio gisa, landutako proposamenetan sakontzea eta horietaz ausnartzea, Herreran txertatu, herrikideen atxikimendua jaso, eta instituzioetara eramatea dira hurrengo pausuak.

Tal y como os anunciábamos, este pasado fin de semana se ha desarrollado la iniciativa "TALLER DE IDEAS: ¿QUÉ QUEREMOS LAS Y LOS HERRERATARRAS?" de la mano de la AA.VV. HERRIPE y del colectivo de arquitectos HIRIA KOLEKTIBOA.

En la tarde del viernes 20 se abordó el planteamiento de la construcción del futuro de Herrera desde un enfoque multidisciplinar. Entre otros ejercicios, cada participante debía imaginar haber salido al extranjero por un largo período de tiempo (20 años) y simular a su vuelta -haciendo un ejercicio de imaginación- la que sería la más nefasta de las situaciones que temiera encontrarse, y cual la más ilusionante.

La más temible de las situaciones participábamos las personas presentes en que fuera más de lo mismo; más bloques, menos espacios libres, más infraestructuras al servicio de intereses ajenos a Herrera, menos dotaciones.

El punto esperanzador a los ojos de la persona recién vuelta estaría en encontrarse una Herrera integrada en su entorno, recuperada su idiosincrasia, las funciones de una pequeña comunidad autosuficiente en gran medida: servicios comunitarios, equipamientos de toda índole, educativos, de salud, de ocio,...; el orgullo de pertenencia, etc ...; otra vez un pueblo.

En la mañana del sábado se hizo un recorrido por los distintos espacios de los que su recuperación estimamos imprescindible para mitigar el deterioro de la calidad de vida de los/as herreratarras, lugares que contribuirían al reforzamiento de la trama social, endeble en estos momentos, y que básicamente pasan por poner en valor edificios industriales obsoletos y abandonados, recuperar para el área el que pudiera ser proyecto de parque de Arrobitxulo, entre Intxaurrondo y Herrera, y la reordenación respetuosa con la óptica de Herrera, del plan de carreteras que amenaza todavía con colapsar más nuestra situación.

Conclusión prioritaria de las jornadas ha sido la de profundizar más en estas propuestas, socializarlas en Herrera, concitar la adhesión de nuestros conciudadanos y presentárselas a las instituciones.






No hay comentarios: