2008(e)ko irailaren 10(a), asteazkena

Herrerako gaur egungo egoera

Herripe Auzo elkartekoek Donostiako Udalean parte hartzen duten alderdi politiko guztiei, joan den ekainean eta aste batzuk beranduago, Eusko Tren eta Gipuzkoako Foru Aldundiari bidali genien gure alternatiba: Komunikazio sarearen azterketa orokorra Herrerako eremuan. Azpiegituren mugen gainditzea eta hiri egitura biziberritzeko eta bateratzeko proposamena. Koldo Telleria eta Ager Inarra arkitektoek landu dute proiektu alternatibo hau. Zoritxarrez aipatutako instituzioengandik ez dugu jaso inongo erantzun ofizialik. Eskatu genuen ere, instituzio eta Herrerako biztanle eta ordezkariek osatutako lan komisio bat martxan jartzea, helburu bakar batekin: guztion artean aztertu aukera eta horrela bideratu auzoaren garapen iraunkorra bultzatu dezakeen bide egokiena. Ez eta erantzunik ere. Egoera horrela mantentzen den bitartean, guk geurean jarraitu behar dugula diegu, eskaerak eta protestak plazaratzen, geure kalitate bizitza eskubidea defendatzen.

El pasado mes de junio la Asociación de Vecinos Herripe enviamos a todos los partidos del Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián, y unas semanas más tarde a EuskoTren y a la Diputación Foral de Gipuzkoa, nuestra Propuesta urbanística de Reconsideración Integral de las redes de comunicaciones en el área de Herrera. Propuesta de supresión de barreras infraestructurales y revitalización y unión de la trama urbana. Este proyecto alternativo fue realizado por los arquitectos Koldo Telleria y Ager Iñarra. Lamentablemente, no hemos recibido ninguna respuesta institucional. También hemos solicitado la formación de una comisión interinstitucional de trabajo, con la participación de Herripe y el vecindario de Herrera, para estudiar conjuntamente iniciativas que garanticen nuestro derecho al desarrollo sostenible. Pero… tampoco hemos recibido contestación. Así pues, estimamos que debemos continuar manteniendo las reivindicaciones y protestas en defensa de nuestro derecho a la calidad de vida.

iruzkinik ez: