sábado, 4 de septiembre de 2010

AUZOKIDEEN IRITZIAK


Zementitisak jota: j, k, l, m, n...
Joan Mari Irigoien - Idazlea

Aitortzen dut munduko boteretsuek errezeloa eta mesfidantza eragiten didatela. Baita mina ere, hainbatetan eta hainbatetan. Odon Elorza ez da munduko boteretsu bat: ez da Obama, ez da Sarkozy... Baina, txikian bada ere, gure inguruko boteretsuetako bat da.

Ni gizon bakartia naiz, eta ez zait inorekin sartzea gustatzen, baina batzuetan ezinezkoa zait. Izan ere, askotan hartzen dut Altzatik Donostiarako autobusa, eta Herreratik igaro eta plaza han behean ikusten dudanean, bihotza oinetaraino erortzen zait, halako eran, non mina pilatuz joan baitzait egunez egun, egoera jasanezin egin zaidan arte. Eta orduan, lehertu zait pazientzia, eta lehertu zait hitza ordenagailuan... Eta hasi naiz idazten, eta hona hemen nire ezinegonaren fruitua.

Guk uste genuen urbanismo-astakeriak Francoren garaiko kontuak zirela, baina ez. Hortxe dago «Auditz-Akular» proiektua, gaurko alkatearen ametsa, telebistan behin entzun nionez. Altzatarrok, baina, aspaldidanik gaude zementu-dieta batek itota: jakin ere ez dakit nola ez garen hil, lauhazkako eta ezinbesteko idorreria batek jota... Auditz-Akular, beraz, zementu-terrorismoa da niretzat. Hiru mila etxebizitza baino gehiago, gure gaurko berdeguneetan! Faraonkeria hutsa! Baina erotuta al gaude? Hori bai, beren izar-proiektua saltzeko hitz magikoak baliatzen dituzte: «Babes ofizialeko etxeak». Gaurko ezker light honek hori baitu ona: apaingarriak asmatzen eta hitz hanpatuak erabiltzen sekulako abilezia duela, gero balizko erosleak zozketa batera kondenatuko baditu ere. Nola konforma daiteke ezkerreko partidu bat zozketa batekin? Harro daude gainera. Ez dut ulertzen. Altzan sekulakoak egin zituzten (etxe, dorre eta eraikin negargarriak; San Markoko zabortegia, Errenterian egon arren altzatarrok ere hatsez eta kiratsez kutsatu gaituena, auskalo noizdanik; autopista...), eta kokoteraino gaude. Egin dezatela Auditz-Akularren parke bat, Ametzagañan egin duten bezalakoa (ongi egina dagoena ongi dago, eta zorionak, alde horretatik, udalari: bakoitzari berea), altzatar askok pentsa ez dezagun Ametzagañakoa aurpegia garbitzeko amarru bat izan dela, eskuak (eta zangoak, eta birikak, eta gorputz-atal guztiak...) faraonkeria horretan zikintzeko.

Badakit zer esango didaten: beren egiteko guztiak «demokratikoki» egin dituztela: horra hor beste hitz magiko bat, guztia zuritzen duena, baina hondamen ekologikoak ezin zuritu daitezke, ezta hitz sasisakratu horrekin ere... Ez al dira, bada, gure baserriak eta zuhaitzak eta geratzen zaizkigun berdeguneak, besteak beste, altzatar guztion patrimonio? Horietako asko eta asko, ordea, iraganeko kontuak izango dira aurki.

Partiduak ez dira gizartea. Eta demokratikoagoa iruditzen zait, partiduek hitzartu edo negozia dezaketenetik harat (iruzurrak bultzatuta behin baino gehiagotan, derradan hori ere), herritarrei iritzia eskatzea, edo erreferendumak egitea, konfrontazio dialektiko larriak daudenean zer esanik ez.

Gainera, ez naiz fidatzen. Lehen ere, laurogei bat metroko bidea egiteko ehun urte baino gehiagoko dozena bat zuhaitz lerden bota zituzten. Azkenekoa, berriz, Herrerako San Luis plazan gertatu da, ea puntu honi ere ekiten diodan behingoz...

Lehendik ere plazaren gainean errepide berri bat egin zuten, Herrerako jende askoren oposizioarekin, eta orain plazan bertan egin dute deskalabroa. Izan ere, errepidea egin ondoren, aukera bikaina zuen Donostiako udalak herreratarrei behar bezalako plaza eta arnasleku bat eskaintzeko. Baina ezta hori ere...!, alkateak onartu egin baitu bertan beste etxe zatar bat egitea -nik bakarrik dakit nola astindu eta lausotu dituen etxetzar horrek nire ikusmen-sentiberatasunak, solairuz solairu gora egiten zuen bitartean...!-, plazaren zabalera murriztuz. Herrerako bizilagunek asko sufritu dute, bai, baina are gehiago sufritu beharko dute, zokoan bizi ez ezik, are gehiago zokoratu baititu Odonen eta gobernuan dagoen taldearen erabakiak.

Hauek, baina, gauza inportanteagoak dituzte, antza, Donostia 2016ko Europako kultur hiriburu bihurtu nahi baitute. Donostian, izan ere, su-festak dituzte kulturaren gailur, itxura hutsa.

Hamaika ikusteko jaio ginen, zinez...!


http://paperekoa.berria.info/iritzia/2010-09-04/005/008/zementitisak_jota_j_k_l_m_n.htm

BERRIA, 2010-09-04


http://www.gara.net/paperezkoa/20100811/214920/es/Zementitisak-jota--j-k-l-m-n

GARA 2010-08-11

________________________

Cementitis en Altza, suma y sigue

por JOAN MARI IRIGOIEN - Viernes, 13 de Agosto de 2010

Confieso que los poderosos del mundo despiertan en mí desconfianza y recelo. Y me hacen daño, a veces. Odón Elorza no es uno de ellos: no es Obama, no es Sarcozy… Pero es uno de los poderosos del entorno, a escala menor, claro está.

Yo soy una persona solitaria, y no me gusta meterme con nadie, pero, a veces, me es imposible. Y es que al tomar el autobús de Altza a Donostia (lo hago con frecuencia) y pasar por Herrera, veo la plaza allá abajo, en el fondo de la hondonada, y se me cae el alma a los pies, de modo que, día a día, se me ha ido amontonando la sensación de ahogo hasta hacerse éste inaguantable. Y entonces, ha estallado mi paciencia y han estallado las palabras en el ordenador… Y me he puesto a escribir, y he aquí el fruto de mi esfuerzo.

Nosotros pensábamos que los excesos urbanísticos eran cosa de los tiempos de Franco, pero no. Sin ir más lejos, ahí tenemos el proyecto "Auditz-Akular", que es el sueño del alcalde, según le oí un día en la tele. Sin embargo, los altzatarras llevamos una dieta a base de cemento desde muchos años atrás: tan cierto, que lo que me extraña es que no nos hayamos muerto de un estreñimiento galopante y fatal. Dicho en otras palabras: para mí, el proyecto Auditz-Akular es una manifestación del terrorismo cementil, o cementero (¿cementerio?), o como se diga. ¡Más de tres mil viviendas en la zona verde que nos queda! ¡Una obra faraónica! Pero, ¿es que estamos locos? Para vender su proyecto estrella, utilizan palabras mágicas, faltaría más: "casas de protección oficial". Y es que esta izquierda light algo de bueno tiene: esa enorme habilidad, por ejemplo, para inventar palabras-adorno y utilizar palabras altisonantes, aunque luego condenen a los posibles compradores a un sorteo banal. ¿Cómo puede conformarse un partido de izquierdas con un sorteo en materia tan importante? Alardean, además, de lo que hacen. Y yo no les entiendo. En Altza han hecho cosas espantosas (casas, torres y edificios deplorables; el basurero de San Marcos, que, a pesar de estar ubicado en Rentería, nos ha contaminado en una historia larga de fetidez y pestilencia; la autopista…), y ¡estamos hasta las narices! Que hagan en Auditz-Akular otro parque, como el que hicieron en Ametzagaña (lo que se hace bien está bien, y felicito al ayuntamiento por la obra: a cada uno lo suyo), para que muchos altzatarras no pensemos que lo de Ametzagaña fue una triquiñuela para limpiarse la cara, que, una vez la cara limpia, bien podrían ensuciarse las manos (y los pies, y los pulmones, y todos los miembros…) en la obra faraónica que tienen proyectada…

Sé lo que me responderán: que todo lo que han hecho, lo han hecho "democráticamente": he ahí otra palabra mágica, que lo justifica todo, pero no hay palabra que justifique un desastre ecológico, ni la palabra más sagrada o pseudosagrada: ¿no son, pues, nuestros árboles y caseríos y la zona verde que nos queda patrimonio de todos los altzatarras? Muchos de ellos serán, sin embargo, cosas del pasado, dentro de poco.

El proyecto de Auditz-Akular es una muestra de terrorismo cementil; ¡más de 3.000 pisos en la única zona verde!

Los partidos no son la sociedad. Y me parece más democrático, más allá de lo que los partidos acuerden y negocien -y trampeen más de una vez: todo hay que decirlo-, pedir la opinión de los vecinos y hacer referéndums, sobre todo cuando median confrontaciones dialécticas de mucho peso.

Y, además, no me fío. Hace unos años, sacrificaron una docena de esbeltos árboles, centenarios, para construir un trozo de carretera de unos ochenta metros. Pero el poder es el poder, y el último dislate ha tenido lugar en la plaza de San Luis de Herrera, al que antes me he referido y voy a detallar ahora.

Antes edificaron el polémico vial, con la oposición de muchos herreratarras, y ahora han cometido su desaguisado en dicha plaza. ¡Qué oportunidad ha perdido el ayuntamiento de Donostia para construir a los vecinos de Herrera una plaza como es debido y darles, de paso, un respiradero! ¡Pero ni las migajas les han dado…!, no en vano el alcalde ha permitido construir otro monstruo de cemento ¡sólo yo sé cómo me ha sacudido ese monstruo en lo más hondo de mi sensibilidad, mientras crecía y crecía piso a piso!, reduciendo en parte considerable la extensión de la plaza. Los herreratarras han sufrido mucho, pero más tendrán que sufrir, con este nuevo ahogo y constreñimiento del espacio vital.

Pero Odón y su gobierno, al parecer, tienen cosas más importantes, pues quieren convertir a Donostia en la capital cultural de Europa en 2016. Y es que en Donostia los fuegos artificiales son el súmmum de la cultura, pura apariencia.

Que con su pan se lo coman…

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/08/13/opinion/colaboracion/cementitis-en-altza-suma-y-sigue


NOTICIAS DE GIPUZKOA, 2010-08-13

No hay comentarios: